mintzalasai

Euskaraz bizi

Komunikazio elebidun eraginkorraren printzipioen inguruko tailerra

Erabil kolektiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkartekideei zuzendu tailer parte-hartzaile bat antolatzen du "Komunikazio elebidun eraginkorraren printzipioak: afitxak, webgunea, sare sozialak,..." gaiaren inguruan. 2021eko abenduaren 2an iraganen da, ostegun arratsaldeko 18:00etan, EKE-ko Uztaritzeko egoitzan. Izen emateak zabalik dira eta parte hartzea urririk da.

'© Erabil kolektiboa
irudia ikusi | '© Erabil kolektiboa

2021eko Azaroaren 15a | | ± 02 min 01 s

Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, Euskal kultur erakundeak informazio programa bat antolatzen du urtero. Horren bidez, EKE-ren elkartekideetako buruzagi, animatzaile bolondres eta langile soldatadunei elkarte kudeaketan gertatzen ahal diren problematiketaz informatzeko, tresna metodologiko eta praktikoak ukaiteko eta beste parte-hartzaileekin trukatzeko parada eskaintzen die.

Kalitatezko formatzaileak etorrarazteko, EKEk lurralde honetan tokiko jarraipen dispositiboa (DLA) eramaten duen Profession Sport & Loisirs 64 egiturari erregularki dei egiten dio. Eskaintza zabaltzeko eta behar berriei erantzuteko asmoz, lehen aldikotz Erabil kolektiboarekin harremanetan jarri da oraingoan. Euskara gure egunerokotasunean hobeki txertatzeko tresna praktikoak bildu, moldatu eta zabaltzen dituen kolektibo bat da Erabil. Horrela, "Komunikazio elebidun eraginkorraren printzipioak: afitxak, webgunea, sare sozialak,..." gaiaren inguruko tailer parte-hartzaile bat programatua da 2021eko abenduaren 2an, ostegun arratsaldeko 18:00etan, EKE-ko Uztaritzeko egoitzan, Lota Jauregian.

Gure elkarteetan, komunikazio tresnak (Facebook orria, afitxa baten sortzea edo esku-orri baten idazketa,?) gehienetan intuizioz eta gehiegi gogoetatu gabe kudeatzen ditugu. Eta hizkuntza bat baino gehiago erabili nahi ditugularik ohiko galderak agertzen dira: euskaraz lehenik edo frantsesez? Bi zutabe edo recto-verso? Italikoz edo letra lodiz?? Gaualdi horretan, Erabil kolektiboa etorriko da bere gogoetak, teknikak eta bereziki, euskararen erabilera lehenesten duten komunikazio giltza batzuk partekatzera, erdaldunen ulermena bermatuz ere. Parte-hartzaile bakoitzak argitarazten dituen afitxa eta esku-orriak ekartzen ahalko ditu.

Leku kopurua mugatua da. Baitezpadakoa da 2021eko azaroaren 29a aitzin izena EKE-ri ematea.

Xehetasunak

Iturria: https://www.eke.eus/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.