Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza AEK elkartean
Gero eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. AEK-k diruzain bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Maiatzaren 27a | ± 01 min 01 s
Eginbeharrak
- Kontu orokorrak eta analitikoak osatu
- Bilanak eta aitzinkontua egin
- Zergak eta fakturak kudeatu
- Arlo ezberdinen kontuak jarraiki
- Diru laguntzen eskaerak egin eta jarraiki
- Inbertsio eta hornidura beharrak kudeatu
- Bideragarritasun-azterketak eta bestelako azterketa ekonomikoetan parte hartu
- Ekonomia batzordean parte hartu
- Hegoaldeko ekonomia batzordearekin lotura egin
- Finantzia arloari lotuak diren kanpo harremanak kudeatu
- Zuzendaritzari eta Biltzar Nagusiari kontuak aurkeztu
- Arlo ezberdinen kudeatzaile eta lan sarien arduradunarekin lan egi
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraz eta frantsesez: goi maila
- Kontabilitate-arauen ezagutza zabala
- Araudi ekonomiko-fiskalaren oinarrizko ezagutza
- Kudeaketa ekonomikoan formakuntza edota kontabilitate-arauen ezagutza altua.
- Kontabilitate eta lan administratiboetan eskarmentua.
- Kalkulu-orrien ezagutza aurreratua.
- Euskara eta frantsesa goi maila.
- AEKren ikuspegia, balioak helburuak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu.
Baldintzak
- 25-35 oren urte bateko CDD bat, CDI bilaka daitekeena
- Lehenbailehen hasteko
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV eta motibapen gutuna bidali 2022ko ekainaren 6a baino lehen: 22 Marengo karrika, 64100 Baiona / iparraldea@aek.eus
Info +: 05 59 25 76 09