Baserritar jantzi salmenta Kimua ikastolaren alde
Baserritar jantziei buruzko azalpenak eta salmenta.
2021eko Azaroaren 29a | | ± 29 s
Angeluko Kimua ikastolako jostun taldeak baserritar jantziak sortu eta saltzen ditu. Aurten, jantzi horiei buruzko azalpenak ere hedatu dituzte.
Helduentzako (gizonak 35-50€/emazteak 60€-75€) eta haurrentzako (30-45€ inguru) jantziak saltzen dituzte.
Posible da bertara hurbildu eta jantzia entseatzea. Ostegunetan elkartzen dira 19:00etatik aitzina.
Bestalde, mihise, oihal, ator, mantelak errekuperatzen dituzte jantzi berriak sortzeko.
Kontaktua: kimua.joste@gmail.com
























