Ekarpen interesgarria
Euskaraz Bizin lan taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskaraz Bizin gidaliburua sarean ezarri du.
2021eko Abenduaren 5a | ± 33 s
Bizi!Mugimenduaren eta euskararen arteko lotura argitu eta gogoetatu nahi izan du Euskaraz Bizin lan taldeak militantziaren praktikak hobetzeko.
Sarean eta Biziren egoitzan eskuragarri den liburuxka baliagarria izan daitekeela uste du Euskaraz Bizin lan taldeak, Biziren kideentzat baita berdin Euskal Herriko egitura anitzentzat.
2022ko lehen hilabeteetan gidaliburuaren aurkezpen gaualdi berezi bat antolatua izanen da tresna berri horren bizi arazten laguntzeko.
Info+: https://bizimugi.eu/eu/euskaraz-bizin-gida-liburua-oraindanik-eskuragarri
























