Gure Irratiak 40 urte
1981eko abenduan hasi zen Gure Irratia emititzen, euskaraz, Baionatik. 2021eko abenduaren 11an, larunbatarekin, emankizun berezia eskainiko dute.
2021eko Abenduaren 10a | ± 01 min 01 s
Gaur egun Uztaritzen dituzte estudioak eta sei langile dira. 40 urtez, familia handitu da gainera, Euskal Irratien sarea osatzen duten beste irratiak sortu baitira: Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza, Antxeta Irratia eta Amikuzeko Irratia.
Hastapenak
1981eko abenduaren 24an emititu zuen lehen aldiz Gure Irratiak euskaltzale talde baten iniziatibaz. Oraindik ere, herri irratia izaten segitzen du, laguntzaileekin lan egiten duena eta euskaraz transmititzea helburu duena.
Ospakizuna
Abenduaren 11an, larunbatarekin, zuzeneko 8 oreneko emankizuna emanen dute, goizeko 8:00etan hasita. Gomita bereziak izanen dira: Luzien Etxezaharreta eta Xipri Arbelbide lehen langileak, langile ohi eta artistak: Anje Duhalde, Jurgi Ekiza, Aire Ahizpak?
15:00etan mahai-inguru bat izanen da euskararen geroari buruz.
Aperitifa eskainiko dute 13:00etan denentzat eta azpimarratu dute edozein entzule, euskaltzale? hurbil daitekeela urtebetetzea haiekin ospatzera.
Entzun: https://gureirratia.eus/
























