mintzalasai

Euskaraz bizi

2022, Hitza eta ekimena indartzeko urtea

Azken bi urteetan kolpe gogorrak jaso ditu euskalgintzak ere: ekimen gibelatuak, ezeztatuak, mugatuak? Hala ere, datorren urteari itxaropentsu begiratzen diogu euskaltzaleek, bi ekimen garrantzitsu izanen baititugu: Korrika eta Euskaraldia.

2021eko Abenduaren 10a | | ± 02 min 05 s

Hitza eta ekimena indartzeko urtea

Euskararen mugimenduetan, azken urteetan zabaldu da hitzetatik ekintzetara jauzia egiteko beharra, euskararen alde egotetik alde egitera, konpromisoak hartzera.

Horretarako aukera bikaina eskainiko digu datorren urteak, Korrikan parte hartuz, kilometroak erosiz, korrika kulturala antolatuz, Euskaraldian ahobizi edo belarriprest txapa jantziz, gure herrian ariguneak sortuz eta ekimen hauek antolatzeko batzordeetan eraginez.

Pandemiak eta azken hilabeteetan izandako euskararen aurkako erasoek oroitarazi digute orain arte irabazitakoa gal dezakegula eta euskara garatzen segitu beharko dugula, hats berri batekin.

Euskaraldiaren eta Korrikaren antolatzaileek 2022a euskararen urtea izatea lortu nahi dute, aro berri baterako abiapuntua. Hitzekin dio 22. Korrikaren leloak, eta Hitzez ekiteko garaia 3. Euskaraldiarenak.


Bi ekimenen antolatzaileek argi dute 2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango dela.


Korrikaren 22. Edizioa

2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era ibiliko da lekukoa eskuz esku Amurriotik Donostiara"€œHitzekin” lemapean. 11 egun izango dira, eta 2.500 kilometro inguru. Azken egunean, Donostian jakinen da aurtengo Korrikaren mezua, lekuko barnean milaka kilometro egin dituena.

Bestalde, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko dituzte, "34 urteko ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako".


Euskaraldiaren 3. Edizioa

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da eta proposamen berriak eginen dizkie ahobizi eta belarriprestei beren hizkuntza ohiturak alda ditzaten. Bestalde, ariguneen kontzeptua finkatzeko urtea izanen da ere.

“Hitzez ekiteko garaia" izanen da leloa. Harreman sozialak mugatuta egon dira hilabeteetan, eta hizkuntza ohituren aldaketan jauzi berri bat emateko hitza eta ekintza uztartzeko beharra azpimarratu nahi dute. Hitzaren bidez eragiteko deia egiten zaie herritar eta entitateei, hitza baita hizkuntza ohiturak aldatu eta inertziak apurtzeko tresna nagusia.


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.