Berbaxerka, joko berria sarean
Azken egunetan anitz aipatu da Berbaxerka euskarazko joko berria. Sarean agertu da urtarrilaren 6ean, eta momentuz ez dakigu nor diren egileak. Jokoak ematen dituen letrekin, euskarazko ahalik eta hitz gehien osatzea da helburua.
2022ko Urtarrilaren 10a | | ± 43 s
Sare sozialetan anitz agertu da azken egunetan eta prentsan ere artikulu zenbait irakurtzen hasiak gara. Dirudienez Estatu Batuetan sortu zen joko hau lehenik eta ondotik katalanez egokitu zuten "Paraulogic" izenarekin. Orain, euskaraz aritzea ere posible da Berbaxerka jokoan.
Jokoan zazpi letra ezberdin biltzen dira egunero, eta ahalik hitz gehien osatu behar ditu jokalariak. Letretako bat gorriz nabarmentzen da, eta letra hori da ezinbestean erabili behar dena. Euskaltzaindiaren hiztegian jasotako hitzak baino ez dira onartzen, gutxienez hiru karakterekoak.
Gaurko erronka entseatu nahi?
Lotura: https://berbaxerka.gitlab.io/
























