FIPADOC festibala Miarritzen
Urtarrilaren 17tik 23ra iraganen da dokumentalak ardatz dituen festibal ezaguna.
2022ko Urtarrilaren 12a | | ± 01 min 49 s
7 egunez, 200 obra izanen dira ikusgai Miarritzeko gela ezberdinetan eta horrez gain estreinaldiak, topaketak, esperientzia numerikoak, hitzaldiak? proposatuko zaizkie publikoari, profesionalei eta ikasleei.
Sariak ere banatzen dituzte: nagusienak nazioarteko lehiaketa, Frantzia mailakoa, musika arlokoa eta IMPACT saria dira.
Bestalde, aurten balioan ezarriko dira azken bi urteetan Belgikan, Hebereetan eta Luxenburgon ekoizturiko dokumentalak.
Euskaraz azpititulaturiko filmak
Aurtengo beste berezitasun bat euskarazko edo euskaraz azpititulaturiko filmak dira:
Reconciliation (Marija ZIDAR)
Albaniako mendietan, familia arteko istilu baten ondorioz, 18 urteko neska gazte bat hiltzen dute. Bere aita suntsitua da, bertako apezpiku batek eta GKE bateko presidenteak presio handia sartzen baitiote hiltzaileari eta bere familiari barka diezaien, kristau gisa baina baita antzinako ohiturek, Kanun-ak eskatzen duen moduan.
Baby Yar. Context (Sergueï LOZNITSA)
1941eko irailaren 29 eta 30ean, nazien armadako bi bataloik eta Ukraniako poliziak 33771 judu hil zituzten, tokiko biztanleen inolako erresistentziarik gabe, Babi Yareko arroilan, Kievetik hurbil. Film honek tragedia honen testuinguru historikoa azaltzen digu, orain arte ikusi gabeko artxibo irudien bidez.
Altsasu (gau hura) (Amets ARZALLUS eta Marc PARRAMON)
2016ko urriaren 15ean, Altsasuko (Nafarroa) taberna batean liskarra izan da; zerbitzuz kanpo dagoen Guardia Zibileko teniente bat anbulantzian ospitalera eraman dute. Operazio mediatiko ikusgarri batean, zortzi gazte atxilotu dituzte, eta horietatik zazpi etxetik 400 kilometrora espetxeratu dituzte. Dokumental honek istorio honetako protagonistetako batzuei lagunduko die, epaiketa eta espetxeratze prozesuak irauten duen 3 urte baino gehiagoan
Info+: https://fipadoc.com/
























