Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Uda leku elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Uda Leku elkarteak animatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urtarrilaren 13a | ± 01 min 07 s
Uda Lekuk ordezko animatzaile bat xerkatzen du.
Eginbeharrak
Bilgunean asteazken eta oporretan:
- Haurrei harrera egin, beraien segurtasun fisiko eta afektiboa segurtatuz
- Animazio proiektuak sortu eta animatu
- Proiektu pedagogikoa gauzatu
- Prestaketa bilkuretan parte hartu
- Bilguneko eguneroko biziko lanetan parte hartu (bilketa, garbiketa...)
Eskolaldi inguruko jardueretan, eguerditan eta arratsaldez, eskola garaietan:
- Haurren segurtasun fisiko eta afektiboa segurtatu
- Jolas eta aktibitateak proposatu / kanpoko eremuaren zaintza segurtatu
- Lotura segurtatu ikastolako erreferentearekin
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraduna (derrigorrez),
- AIGA tituluduna edo baliokidea (derrigorrez)
- ZIGA tituluduna edo ikaslea (hobe)
- Taldean lan egiteko gaitasuna
- Haur eta helduekin kalitatezko harremana sortzeko gaitasuna
- Sortzailea, dinamikoa
Baldintzak
- Ordezkapen kontratu mugatua, denbora osoz
- Urtarrilaren 3an hasteko
- Ordutegia: eskola asteetan 22 ordu / opor garaietan 48 ordu
- Animazio arloko Hitzarmen Kolektiboa
- Hilabete saria: 1 611,20"‚¬ gordin
- Lan tokiak: nagusiki Hendaian eta Biarritzen, mugitzeko aukera izan daiteke elkartearen beharren arabera
Xehetasunak eta hautagaitzak
Motibapen gutuna eta CVa lehen bai lehen igorri: koordinazioa@udaleku.eus
Info +: https://www.facebook.com/photo/?fbid=10224325801150726&set=pcb.10224325814431058

























