mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Enargian

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Enargia enpresak administratibo eta kontulari laguntzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2022ko Urtarrilaren 14a | ± 01 min 27 s

Lanpostua: zuzendari nagusiari lotua lantegiaren fakturazioa, kontu eta administrazio jarraipena kudeatuko duzu.

Eginbeharrak

  • Fakturazioaren kudeaketa: Fakturen prestatzea eta egitea - Argindarrari lotuak diren zerga berezien jarraipena (CTA, TICFE, TCCFE)
  • Kontu jarraipena: Harpide ezberdinen kudeaketa eta ordainketen segitzea eta berreskuratzea - Hornitzaileen kontuaren segitzea eta ordaintzea - Altxorraren segitzea eta bankuen kudeaketa - Lan sari eta kotizazioen jarraipena- Kontu dokumentuen sailkatzea eta urteko kontuen prestatzea kontulari adituarekin
  • Jarraipen administratiboa: Langileen planningaren gestioa - Lantegiaren prozedura administratiboen jarraipena - Gutunen (paperezkoak eta elektronikoak) kudeaketa, dokumentuen irakurketa eta bildumen idazketa

Eskaturiko gaitasunak

  • Goi mailako formakuntza (Bac+2) gestio edo kontabilitatean
  • Berdintsua den eta erreusitu duzun 2 urteko esperientzia baten justifikatzeko gai zira.
  • Pack Office-aren menperatzea (hala nola Word, Excel, Outlook)
  • Zehaztasuna, metodoa, eraginkortasuna et lan garbia
  • Euskararen menperatzea preziatua
  • Sentsibilitate azkarra galdera klimatikoen eta tokiko garapen iraunkorrarengan

Baldintzak

Postu hori epe gabekoa da, Azkainen kokatua (64310). Formakuntza garai bat izanen da postua hartzerakoan. Postu hori 2022 martxoaren 1erako hartzekoa da.

Xehetasunak eta hautagaitzak

Zure buru aurkeztea Patxi BERGARAri zuzendua izan behar da helbide elektroniko horren bitartez: info@enargia.eus

Info +: ckye7b6qc0h96wcr8ufbscejy-offre-d-emploi-enargia-assistant-e-comptable-et-administratif.pdf


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.