Xiberoko maskaradak, huts egin behar ez den hitzordua
Abiatu dira 2022ko maskaradak, Atharratze eta Alozeko gazteen eskutik. Apirilera arte, 12 saio eskainiko dituzte herriz herri. Atera agendak eta antolatu ateraldiak!

2022ko Urtarrilaren 26a | | ± 01 min 07 s
Urtarrilaren 16an abiatu ziren aurtengo maskaradak. Kasik lau hilabetez, Zuberoako 12 herri bisitatuko dituzte aurten ekitaldia antolatu duten Atharratze eta Alozeko gazteek.
Agenda
- Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
- Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
- Urtarrilak30 (igandea): Lexantzú
- Otsailak 6, igandea: Barkoxe
- Otsailak 13, igandea: Altzúrúkú
- Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
- Martxoak 6, igandea: Muskildi
- Martxoak 12, larunbata: Idauze
- Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
- Martxoak 26, larunbata: Aloze
- Apirilak 10, igandea: Iruri
- Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga
Zer dira maskaradak?
Dantza ikusgarria eta "predikua" uztartzen dituen ihauterietako besta bat da. Bertsoek, dantzek eta kantuek pisu berezia daukate ikuskizunean, eta narrazioa beti pertsonaia zehatz batzuekin antzezten da.
Bi taldez osatzen da:
- Ongi jantziak diren Gorriak zamalzain famatuarekin (erdi-gizon, erdi-zaldi). Dantza maila ona eskatzen duten dantzak ematen dituztenak;
- Beltzak basatiagoak dira eta bortitzago eta lizunkiago dantzatzen dute.
Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko:
https://dantzan.eus/albisteak/manexaren-gida-10-gomendio-maskaradetan-ez-galtzeko
Informazio gehiago:























