Euskarazko marrazki bizidunak Youtuben
Haurrentzako eskaintza euskaraz, inoiz baino sinpleago.
2022ko Otsailaren 21a | | ± 33 s
Euskal Encodings taldeko kideek euskarazko marrazki bizidun eta filmak, edo euskaraz azpi-titulaturikoak proposatzen dituzte beren webgunean. Orain, youtube plataformara igotzen hasi dira, beraz inoiz baino sinpleagoa da atzematea eta begiratzea.
Besteak beste, ikusgai dira Lazkao Txiki eta Fernando Amezketarra bertsolarien biziari buruzko marrazki bizidunak, Tintin, Marco, Heidi, Berebiziko espioiak, Autobus Magikoa, etab.
Ikus hemen: https://www.youtube.com/channel/UCQgldAj7vF3DHMF4esJd89Q/playlists

























