Euskararen oinarriak deskubritzeko
Urte hastapen honetan, Miarritzeko herriko langileek eta hautetsiek 36 orduko euskara iniziazio bat segitu dute.
2022ko Otsailaren 22a | ± 46 s
Iniziazio formulak bi saio mota ditu: alde batetik, hizkuntza klaseak 27 orduz (ahoskera, aurkezpenak, erranaldi sinpleak), eta bestetik, hizkuntzaz aparteko edukia (hizkuntza aniztasunari buruz, hizkuntza politikei buruz, euskal kulturari buruz?).
36 orenez, beraz, euskararen oinarriak barneratzeaz gain, hizkuntzaren erronkei buruz eta euskal kulturari buruz hausnartzeko parada eskaintzen du formakuntza honek.
Miarritzeko hamahiru hautetsik eta 30 langile inguruk egin dute edo egiten ari dira formakuntza berri hau. Hala ere, hastapen bat besterik ez da, denok dakigu hizkuntza bat ez dela 36 orenez ikasten!
Euskara ikasteko edo sakontzeko proposamen batzuk: https://mintzalasai.eus/fr/outils/annuaire/ikasi/helduentzat
























