Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Herriko Laborantza Ganbaran
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak animatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Otsailaren 23a | ± 01 min 06 s
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "LURRAMA, laborantza herrikoiaren azokaren antolaketaz" arduratuko den animatzailea xerkatzen du.
Eginbeharrak
- Diziplina anitzeko ekipa baten baitan gertakarien antolaketa: Lurrama (2. lankide batekin), EHLGren urtebetetzea, EHZko zikiroa (lan postuaren denboraren % 70a)
- LURRAMAren antolaketaren koordinazioa, antolakuntza komitearekin
- Azpiegitura, logistika, elikaduraren koordinaketa
- Laguntzaileekin lotura, gaitasunen arabera, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lan taldearen baitan bestelako lan batzuetan parte hartzea (lan postuaren denboraren % 30a)
Eskaturiko gaitasunak
- Ahalaz gertakarien antolaketan esperientzia duena
- Autonomoa
- Taldeko lanarentzat gaitasuna
- Laguntzaileen kudeatzeko gaitasuna
- Antolatzeko gaitasuna
- Zorroztasuna eta erreaktibotasuna
- Informatika tresnen menperatzea
- Laborantza munduaren ezagutza preziatua
- Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
- Ahalaz euskaraduna
- B gidabaimena eta auto bat baitezpadakoak dira.
Baldintzak
- Lekua: Ipar Euskal Herria
- Lan postu mota: denbora osoko kontratu mugagabea
- Ahalaz 2022ko udaberrian hastekoa.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Motibapen gutuna eta C.V.a 2022ko martxoaren 18a aitzin helbide honetara igorri: iker@ehlgbai.org
Iker Elosegi 05 59 37 18 82"€“ Bixente Eyherabide 06 74 51 89 60
Info +: LurramaBiak[36657].pdf
























