Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Bertsularien Lagunak elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Bertsularien Lagunak elkarteak administrazio teknikari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Martxoaren 8a | ± 01 min 14 s
Eginbeharrak
- Elkartearen kontabilitatea eraman
- Urteko kontuak (Galdu-Irabaziak eta Egoera Balantzea) zein aurrekontuak prestatu eta jarraipena egin
- Fakturazioa eta aitzinkontuak kudeatu (kobruak eta ordainketak)
- Baliabide pertsonalak kudeatu
- Dirulaguntza publikoen deialdiak prestatu eta justifikatu
Eskaturiko gaitasunak
- Administrazio edo/eta kontabilitate ikasketak
- Antzeko lanetan esperientzia
- Euskara maila altua
- Informatika ezagutzak: Ofimatika (Excel, Word?), Internet, posta elektronikoa?
- Excel eta ERP programetan eskarmentua
- Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea
- Jarrera proaktiboa eta dinamikoa, lanerako autonomia eta erabakiak hartzeko nortasuna, eta elkarteari dagozkion lan orokorrak egiteko prestutasuna izatea
- Bertsolaritza eta kultur mundua ezagutzea
Baldintzak
- Hasieran, hamabi hilabeteko lan kontratua, lanaldi erdiz (asteko 20 ordu). Behin hamabi hilabeteak igarota, kontratu finkoa lanaldi erdiz
- Lanlekua: Senpere, Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitza
- Hasteko aurreikusitako data: 2022ko maiatza
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesa duenak Curriculum Vitaea bidali behar du2022ko martxoaren 20ra arteko epean (barne), eta horretarako bi modu daude. Adierazi gutunean edota e-mailean zein lan deialditara aurkezten ari zaren:
- Bertsularien Lagunak Elkartea. Larraldea etxea. Amotze auzoa, 64310 Senpere (Lapurdi)
- bertsularien-lagunak@bertsozale.eus
Info +: https://www.bertsozale.eus/eu/elkartea/lan-deialdiak/administrazio-teknikaria-behar-du-bertsularien-lagunak-elkarteak
























