Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Beskoitzeko ikastolak bi haur-zaindari xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Martxoaren 11a | ± 56 s
Eginbeharrak
- Irakasleak lagunduko dituzte, haur ttipiei ongietorria, animazioa eta garbitasuna egiten
- Haurrek erabiltzen dituzten lokalak eta ekipamenduak prestatuko eta garbituko dituzte
- Haurrak jaten lagunduko dituzte
- Goizeko edo arratseko haurtzaindegiaz arduratuko dira
Eskaturiko gaitasunak
- Euskalduna izatea
- Haurrekin harreman ona ukaitea
- Estimatuak diren diplomak eta formakuntzak: BAFA, lehen haurtzaroko CAPa, PSC1 (lehen mailako herritar prebentzio eta sokorriak)
Baldintzak
- Proposatua den kontratua: urterako CDD bat, astean 25 eta 30 oreneko artekoa (eskola garaian 28 /37 oren astean lanean, eta oporrak pagatuak)
- Hautagaien beharren eta libro dituzten mementoen arabera, kontratuko orenak moldagarriak dira.
- Hasteko data: 2022ko eskola sartzea
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak bazarete, CV bat eta motibapen gutun bat igorri behar dituzue 2022ko maiatzaren 31 aitzin helbide elektroniko honetara: bulegoa.beskoitzeko.ikastola@gmail.com.
























