Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Kalostrape ostatuan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Kalostrape Ostatuak tabernari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Apirilaren 11a | ± 36 s
Eginbeharrak
- Taberna ireki eta antolatu goizeko kafeak egiteko.
- Bazkari denboran, edariak prestatu eta notak kudeatu.
- Arratsaldean taberna atxiki.
Eskaturiko gaitasunak
- Urte bateko esperientzia ostalaritzan gutienik
- Euskalduna izatea
- Taldean lan egitea baina autonomoa izatea lan antolakuntzan.
- Kortesia, puntualtasuna, dinamismoa, lan antolaketa eta osasun neurriak errespetatzea
Baldintzak
- Kontratu mugagabea, 35 oren astean
- Egunean zehar, asteartetik larunbatera (3 egun pausa daitezke asteen arabera)
- Lansaria: hitzarmenaren arabera + primak
- Gehiegizko orduak ordainduak edo/eta errekuperatuak
Xehetasunak eta hautagaitzak
CVa eta motibapen gutuna bidali apirilaren 20ko berantenik: kalostrape@hotmail.fr.
























