Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Soziolinguista Klusterra ikergunean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Soziolinguistikoa Klusterra ikerguneak ikertzaile/teknikari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Apirilaren 11a | ± 50 s
Eginbeharrak
- Soziolinguistikako ikerketa proiektuak diseinatu, gauzatu eta hedatu, batzuetan proiektu arduradun gisa eta beste batzuetan proiektuko kide modura.
- Batik bat hezkuntza eremuan ahozkoaren gaitasunean eta erabileran eragiteko martxan dauden proiektuak garatu.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraz eta ingelesez komunikatzeko gaitasun ona.
- Ahozko hizkuntzaren didaktikarekin zerikusia duten ikerketetan eta irakasleen prestakuntzan eskarmentua.
- Soziolinguistikako ezagutza.
- Ikerketa metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak ezagutzea.
- Proiektuak eta lan taldeak kudeatzeko gaitasuna.
- Ikerketan eskarmentua izatea, batez ere doktoretza tesia bukatzear edo bukatua izatea.
Baldintzak
- Urtebeterako kontratua, jarraitzeko aukerarekin.
- Partzialki telelanean jarduteko aukera dago.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculuma bidali helbide honetara: kluster@soziolinguistika.eus 2022ko apirilaren 13a baino lehen.
Info+: (+34) 943 59 25 56 / www.soziolinguistika.eus
























