Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Irratiak sarean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Irratiak sareak lankide bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Apirilaren 15a | ± 51 s
Euskal Irratiaksareak kudeaketa administratibo arduraduneta Euskal Irratiak egitasmoaren garapenaren kargudun bat bilatzen du.
Eginbeharrak
- Euskal Irratiak egitasmoaren animazioa eta gauzatzea bere gain hartu
- Sarearen kudeaketa administratiboa eta ekonomikoaz arduratu, bai eta tokiko irratienak lagundu ere
- Sozial arloaren kudeaketaz arduratu, bai eta tokiko irratienak lagundu ere
- Ordezkaritza funtzioak
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa menperatzea (ahoz eta idatziz)
- Zorroztasuna, autonomia eta antolaketa gaitasuna
- Harremanetarako gaitasunak
- Elkartegintzaren ezagutza
- Hedabideen sektorearen ezagutza bai eta euskalgintzarena ere
- Lurraldearen ezagutza
Baldintzak
- Kontratu mugagabea
- Denbora osoz
- Lanaren abiatzea: ahal bezain laster. Transmisioa eta tutoretza bat segurtatua izanen da.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaiek motibapen gutun bat eta CV bat bidali behar dute, euskaraz eta frantsesez, 2022ko apirilaren 27a baino lehen: euskalirratiak4@gmail.com
Info +: 06 22 29 47 87
























