Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak Ahalmen urriko haurren Laguntzaile bat (AESH) xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Apirilaren 24a | ± 52 s
Eginbeharrak
Seaskak ahalmen urriko haurren laguntzaileak (AESH) bilatzen ditu.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analizatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Pertsonen laguntzaile kalifikazioan sartzen diren diploma ukaitea, edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.
Baldintzak
- Lantokia: Kanboko Errobi ikastolan
- Lan denbora: Astean 25 ordu
- Kontratu mota: Kontratu mugatua, 2022ko maiatzaren 2tik uztailaren 6a arte
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnak, motibapen gutuna, kurrikuluma eta diplomaren kopia helaraz dezatela Seaska lehenbailehen: seaska@ikastola.eus edo Seaska"€“ Nire pentzea"€“ Route de la Pouponnière bidea"€“ 64250 Kanbo
























