Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza AEK elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. AEK elkarteak udako barnetegian aritzeko langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Maiatzaren 2a | ± 38 s
AEK-kpertsonabat xerkatzen du sukaldari / garbiketa lanetan aritzeko udako barnetegian
Eginbeharrak
- Menu orekatu bat planifikatu aurrekontua errespetatuz
- Talde handi batentzako (50-60 pertsona) gosari, bazkari eta afariak prestatzeko erosketak egin
- Gosari, bazkari eta afariak prestatu
- Apairuak zerbitzatu
- Sukalde eta barnetegiko garbiketak segurtatu
Eskaturiko gaitasunak
- Talde handientzat sukaldatzen jakin
- Euskaraz jakin
- Autonomian lan egiteko gaitasuna
- Antolaketa gaitasuna
- Aurrekontu kudeatzen jakin
Baldintzak
- Astean 35 oren
- Kontratu mugatua izanen da, 2022ko uztailaren 4tik agorrilaren 8ra
- Lan tokia: Urepele
Xehetasunak eta hautagaitza
Hautagaitzak (CV eta motibazio gutuna) maiatzaren 13rako helarazi behar dira AEK-ko bulegora, Marengo karrika 22, BAIONA
Info +: AEK-ra deitu 05 59 25 76 09.
























