Euskarazko egonaldiak 9 eta 15 urte bitartekoentzat
Euskarazko bi egonaldi tematiko dira: Youtuber eta bideogintzaren inguruko aste bat, 13-15 urtekoentzat eta irratigintzaren inguruko aste bat 9-12 urtekoentzat. Izen emateak irekiak dira.
2022ko Maiatzaren 9a | | ± 37 s
Sortu, asmatu, irudikatu, ikusi, entzun, gozatu EUSKARAZ... Gaur egungo famatuekin!
-uztailaren 10etik 16ra, egonaldi bat 13/15 urtekoendako. Gaia: Youtuberrak eta bideogintza euskaraz (21 toki Ipar Euskal Herriko gazteentzat eta 27 Euskal Autonomia Erkidegokoentzat);
-uztailaren 17tik 23ra, egonaldi bat 9/12 urtekoendako. Gaia: Irratigintza euskaraz (21 toki Ipar Euskal Herriko gazteentzat eta 27 Euskal Autonomia Erkidegokoentzat).
Informazio gehiago eta izen emateak maiatzaren 3tik 17ra www.ikusika.eus webgunean
Argibide gehiagorentzat, EEPrekin harremanetan jar zaitezte:
-Emailez: b.ardoin@mintzaira.fr
-Telefonoz: 05 59 25 52 55
(Astelehena-asteartea-osteguna 13:30etik 16:00etara)
























