Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskaltzaleen Topagunea elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskaltzaleen topaguneak Euskaraldiko eta euskara elkarteen sustatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Maiatzaren 18a | ± 01 min 06 s
Eginbeharrak
Euskaltzaleen topaguneak Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko koordinazio lanak segurtatzeko eta euskara elkarteen sustatzeko langile bat xerkatzen du. Ipar Euskal Herrian bi langilez osatutako lantaldea izanen da, instituzio publiko eta euskalgintza sozialeko eragileekin elkarlanean. Euskal Herri mailan Topagunea elkarteko lankideekin sare batean lan eginen du.
Eskaturiko gaitasunak
- Parte hartze eta talde lanerako gaitasuna
- Kudeaketarako gaitasuna
- Euskaraldia eta Euskaltzaleen Mugimendua ezagutzea
- Euskara eta frantsesa ahoz zein idatziz ongi menperatzea
- Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna
- Ipar Euskal Herria ongi ezagutzea
- Soziolinguistikari buruzko eta hizkuntza plangintzari buruzko ezagutza eta eskarmentua
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
- Erabakiak hartzeko gaitasuna
- Teknologia berriak eta Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna
- Gida baimena eta autoa
Lan baldintzak
- Lanaldiosoko lanpostu bat
- 2022ko ekainaren 15a eta abenduaren 31 arteko kontratu mugatua
- Jarraipenerako aukera
- Lekua:Lapurdi
- Enpresa:Euskaltzaleen Topagunea
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculumak eta motibazio gutunak Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira:mikel@topagunea.eushelbidera. Epemuga: ekainaren 3a.
Info +: Lansarean
























