Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza AEK elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. AEK elkarteak langileak xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Maiatzaren 18a | ± 44 s
Eginbeharrak
- Iparraldeko diruzaina: 25-35 oreneko urte bateko kontratua, mugagabekoa bilaka daitekeena, lehenbailehen hasteko.
- Langileei eskaini euskara formakuntzen arloko arduradun bat: 35 oreneko urte bateko kontratua, mugagabekoa bilaka daitekeena, lehenbailehen hasteko.
- Baionako gau eskolan, bi permanente: 35 oreneko urte bateko kontratua, mugagabekoa bilaka daitekeena, uztailetik goiti.
- Gau eskola edota ikastaldietan aritzeko irakasleak: urte bateko kontratu mugatua, urritik goiti.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraz: goi maila
- AEKren helburuak, baloreak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitzea
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV eta motibapen gutuna bidali 2022ko ekainaren 6a baino lehen: 22 Marengo karrika, 64100 Baiona / iparraldea@aek.eus
Info +: 05 59 25 76 09"€“ https://aek.eus/eu/lan-bila
























