Euskara ikastaldiak AEKrekin. Izena eman!
Ikastaldia molde ona da hasiera mailatik hizkuntzarekiko lehen harremanak abiatzeko bai eta ingurumen euskaldun batean ulermena eta mintzamena garatzeko ere.
2022ko Maiatzaren 25a | | ± 24 s
Maila guziak dira, A1etik C1era.
Biarritzeko AEK-n uztailaren 4tik 15era izanen da.
Kurtsoak 9:00etatik 17:00ak arte eskainiko dituzte, bazkarirako pausarekin.
70 ordu orotara, 440 euro balio du, bazkariak barne.
Izena emateko epea da ekainaren 20a.
Izen-emateak eta xehetasunak hartzeko, kontsulta itzazu:
ikastaldi@aek.eus/www.aek.eus / 06 20 11 63 51
























