Ikerketa soziolinguistikoa: euskararen erabilera apaldu da Ipar Euskal Herrian
Sei urte guziz, euskararen kale erabileraren neurketa egiten du Soziolinguistika klusterrak. Argitaratu berri dituzte 2021ean egin neurketen emaitzak. Orokorrean, 2016tik erabilera mantendu da, baina Ipar Euskal Herriaren kasuan, apaltze bat izan da.
2022ko Maiatzaren 31a | | ± 43 s
Orokorrean, Euskal Herri mailan karrikako elgarrizketen %12,8 dira euskaraz baina emaitzak anitz aldatzen dira lurraldeen arabera. Adibidez, Baionaren kasuan, euskara %2,5 soilik entzuten da.
Adinari dagokionez, aldaketa positibo bat izan da, erabilera gaztetu baita: haurren eta gazteen artean, 2016an baino gehiago erabiltzen da euskara karrikan.
Erabileraren emendatzeko eta dinamika horren iraultzeko, Euskaraldia heldu zaigu aurten, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da eta proposamen berriak eginen dizkie ahobizi eta belarriprestei beren hizkuntza ohiturak alda ditzaten.
Irakur emaitzak aurkezten dituen artikulua (Berria): https://www.berria.eus/albisteak/213852/euskararen-kaleko-erabilera-orokorra-duela-sei-urteko-bera-da.htm























