Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Urruñako ikastolak langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 10a | ± 30 s
Eginbeharrak
Urruñako ikastolak langile bat bilatzen du. Lan sareak desberdinak izanen dira: jantegian prestakuntza eta zerbitzua, lokalen garbiketa.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraduna izatea
- Esperientziaduna garbiketan edo zerbitzuan
Baldintzak
- 2022ko irailaren 1etik goiti
- Urte bateko kontratu mugatua, mugagabea bilaka daitekeena
- Astean 24 oren
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek motibapen gutuna eta CVa igor ditzatela ikastola.urruna@gmail.com helbidera, ekainaren 11 baino lehen.
























