Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Integrazio Batzordea elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Integrazio Batzordeak sozial arloko langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 10a | ± 59 s
Ahalmen urritasun bat duten ikastoletako haurren familiak laguntzen dituen Integrazio Batzordea elkarteak sozial arloko langile bat xerkatzen du.
Eginbeharrak
- Familiak horien haurren eskolaratze proiektuan sustengatu eta kontseilatu
- Familiak desmartxa administratiboetan lagundu
- AUDEko dosierrak segitu
- Ahalmen urritasunari buruz eta inklusioari buruz sentsibilizazioa landu
- Hezkuntza taldeko bilkuretan (EE) eta eskolatze jarraipen bilkuretan (ESS) parte hartu
- AESH hautatzeetan parte hartu
Eskaturiko gaitasunak
- Baxoa +2-3 urte laguntza sozialean
- Ahozko eta idatzizko trebetasuna
- Ahalaz Euskara eta Frantsesa menperatzea ahoz eta idatziz
- Tresna informatikoa eta elkarte bizian esperientzia izatea
- Harreman gaitasunak, autonomoa eta antolaketan trebe izatea
- Gida baimena eta autoa
Baldintzak
- Kontratu mugagabekoa, 26 oren astean
- Hitzarmen kolektiboaren araberako lan saria.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek CVa eta motibapen gutuna igor ditzatela ekainaren 17a aitzin helbide honetara: INTEGRAZIO BATZORDEA - Larraldea Amotz auzoa - 64310 SENPERE edo e-mezuz helbide honetara:gizab@integrazio-batzordea.eus
Info +: 05 59 85 89 24
























