Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza EEP-n
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskararen Erakunde Publikoak laguntzaile administratibo bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Irailaren 3a | ± 01 min 20 s
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) administrazio laguntzaile bat bilatzen du, denbora osoz, urte bateko lan kontratuarekin.
Eginbeharrak
- "Transmisioa" saileko dosierren kudeaketa administratiboa bermatzea (hezkuntza, lehen haurtzaroa, helduen euskarazko irakaskuntza, ziurtapen dispositiboak)
- Ikastetxeei zuzendu proiektu deialdia kudeatzea
- Euskarazko euskarrien erosteko laguntza dispositiboa kudeatzea
- EEPko idazkaritzaren jarraipena ziurtatzea, zuzendaritza-laguntzailea ez badago
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzea
- Word, Excel, PowerPoint, Access eta Wordfast informatikako tresnen menperatzea
- Zorroztasuna eta lan antolaketan gaitasuna
Baldintzak
- 12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz, mugagabea bilaka daitekeena
- Estatutu publikoa
- Lanaren abiatzea: ahal bezain laster
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitza txostenak 2022ko urriaren 2ko berantenaz igorri beharko dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi beharko dira (euskara/frantsesa). Helbidea: Euskararen Erakunde Publikoa - Platanoen bidea 2 - 64100 Baiona; edo helbide elektroniko honetara: eep-oplb@mintzaira.fr
Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa + elkarrizketa
























