Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Hirigune Elkargoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Hirigune Elkargoak"€œEuskal Mendia EPN" proiektuaren administrazio eta finantza-kudeatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urriaren 11a | ± 01 min 40 s
Eginbeharrak
- Euskal Mendia EPN proiektuaren idazkaritza, administrazio eta kontuen jarraipena.
- Idazkaritza eta eguneroko jarraipenaren arloko eginbeharrak.
- Ekitaldiak, bilkurak eta abarren antolaketa laguntzea.
Eskaturiko gaitasunak
- Batxilergoa +2/3 zuzendaritza laguntzan edo/eta esperientzia adierazgarria.
- Lurraldeko elkargoen eta beste erakunde publikoen antolaketa, eskumenak eta ibilera ezagutzea
- Euskal Hirigune Elkargoko antolaketa eta ibilera ezagutzea
- Proiektuak estimatzeko, kudeatzeko eta jarraitzeko tresnak ezagutzea
- Kontularitza publikoa ezagutzea preziatua
- Ekitaldien logistika (tailerrak, foroak, hitzaldiak, etab.)
- Mota askotako dokumentuak idazteko gaitasuna (txostenak, ondorio zerrendak, gomita gutunak, laburbildumak, etab.)
- Harreman gaitasunak (zinegotziekin, partzuer teknikoekin, finantza-partzuerrekin, etab.)
- Tresna numerikoak, Pack Office programak menperatzea
- Euskara menperatzea
- Kontularitza eta kudeaketa administratibo arloko programak ezagutzea preziatua (Ciril, Acropolis, I-parapheur, Posactes)
- Autonomoa, disponible eta erreaktiboa, gaitasun anitzekoa eta zorrotza
- Proposamenak egiteko, entzuteko eta komunikatzeko gaitasuna
- Harreman gaitasuna, taldean lan egiteko gaitasuna
Baldintzak
- B kategoria
- Denbora osoko kontratu mugatua (urte 1, berrizta daitekeena), lehenbailehen hasteko.
- Lantokia: Garazi Baigorriko lurralde gunea Donazaharren
- Gida baimena eta ibilgailua beharrezkoak.
- Ipar Euskal Herri osoan mugitu beharko da eta noiztenka lanean aritu beharko gaualdi eta asteburuetan.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak bidali behar dira: M. le Président de la Communauté d'Agglomération Pays Basque, Direction des Ressources Humaines, Service Gestion des Emplois et Compétences, edo recrutement@communaute-paysbasque.fr helbidera, ondoko erreferentzia zehaztuz: 128-2022-DG, 2022ko azaroaren 4a baino lehen.
























