Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza AEK elkartean
Gero eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. AEK-k diruzain bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Azaroaren 26a | ± 49 s
Eginbeharrak
Lanaldi partzialean arituz, %60an:
- AEKren kontabilitatea eta kudeaketa ekonomikoa eraman
- Kontu orokorrak eta analitikoak osatu
- Bilanak eta aitzinkontua egin
- Zergak eta fakturak kudeatu
- Sozial organismoekin harremanak kudeatu (URSSAF, Trésor Public, Pôle Emploi, CPAM, Prévoyance)
Denbora osoz aritu nahi izanez azpiko zeregin hauek gehituko dira:
- Arlo soziala
- Lan kontratuak kudeatu
- Hilabete sariak prestatu eta pagatu
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraz eta frantsesez maila ona
- Kontabilitate-arauen ezagutza zabala
- Araudi ekonomiko-fiskalaren oinarrizko ezagutza
- Lan-araudiaren ezagutza zabala
Baldintzak
- 2023ko otsailetik denbora partzial (%60) edo osoan aritzeko aukera
- Kontratu mugatua lehen urtean, mugagabea bilaka daitekeena
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV eta motibapen gutuna AEKko bulegora bidali 2022ko abenduaren 12a baino lehen: 22 Marengo karrika, 64100 Baiona / iparraldea@aek.eus
Info +: 05 59 25 76 09
























