Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Gastibeltza filmak enpresan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Gastibeltza filmak ekoizpen laguntzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Urtarrilaren 31a | ± 01 min 10 s
Eginbeharrak
- Hainbat administrazio-lan
- Proiektuen aurkezpen dosierren moldatzea edo/eta prestatzea
- Proiektuen errezibitzea
- Zaintza artistikoa
- Proiektuen aitzinkontuen eta finantzabide planen segitzea
- Bidean diren proiektuen ekoizpenaren eta postprodukzioaren segitzea (filmaketen antolaketa, plangintzen segitzea...)
- Film labur eta dokumentalen ustiapen-fasean: jaialdietako izen-emateak, materialaren eta kopien igorpenaren kudeaketa, aitzin-estreinaldiak edo lantalde-proiekzioak antolatzea, taldearen jaialdietarako bidaien koordinazioa
- Katalogoaren kudeaketa (eskaera ezberdinei erantzutea, materialaren eta kopien igortzea, fakturazioa)
- Enpresaren komunikazioa: Gastibeltzaren sare sozialak, webgunearen eguneratzea, berripaperen eta datu-baseen kudeaketa...
Eskaturiko gaitasunak
- Gaitasun anitzeko pertsona, autonomo, antolatu eta kuriosa, zinema eta ikus-entzunezkoentzat interes handia duena
- Taldean lan egiteko gaitasuna
- Euskaraz eta frantsesez idazteko gaitasunak beharrezkoak; gaztelera edo/eta ingelesa jakitea estimatua
- Ikus-entzunezko ekoizpeneko lanbideen eta ingurumenaren ezagutza estimatua
- Office Packaren menperatzea (Word, Excel)
- Iniziatibaren eta antolaketaren zentzua
- Kultura arloko proiektuen kudeaketan esperientzia izatea, lan-munduan edo elkarte-munduan.
Baldintzak
- Kontratu mota: CDDU (kontratu mugatua, intermitentzian), lanaldi partzialean
- Noiz hasteko: Berehala
- Ordainsaria: esperientziaren arabera
- Lantokia: Senpere + telelana
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 20a.
Info+: info@gastibeltza.eus
























