Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Bipia enpresan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Bipiak ekoizpen operadore bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Otsailaren 11a | ± 58 s
Bipia 10 langile baino gutxiagoko nekazaritzako elikagaien enpresa bat da, 25 urteko ibilbidea duena bizigarrien ekoizpenean, Larresoron kokatua.
Eginbeharrak
- Lehengaiak prozesatzea eta errezeten garatzea, prestatzea eta ontziratzea, kalitate, higiene eta segurtasun arauak betez.
- Material eta kontsumigarrien horniketa.
- Ekipamenduen eta lokalen garbiketa, hondakinen sailkapena eta hustea.
- Makinak doitzea eta mantentzea.
- Aldi bateko langileen kontrola egitea.
Eskaturiko gaitasunak
- Antolatua eta autonomiaz lan egiteko gai izatea.
- Lantaldean lan egiteko gaitasuna izatea.
- Nekazaritzako elikagaien industriako higiene arauak ezagutu eta menperatzea.
- Euskara jakitea baloratuko da.
- Nekazaritzako elikagaien inguruko formakuntza edo esperientzia izatea.
- B motako gidabaimena
- Esperientziarik gabeko hautagaiak onartuko dira nekazaritzako elikagaien inguruko formakuntza duten heinean.
Baldintzak
- Lantokia:Larresoro Lapurdi
- Kontratu mugagabea,jardunaldi osoa
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV eta motibapen gutuna candidature@bipia.com helbide elektronikora bidali behar dira.
























