Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Basabúrúko ikastolak langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Martxoaren 7a | ± 48 s
Eginbeharrak
- Haurtzaindegia: haurren zaintzea, arrastiritan 17:00etatik 18:15era
- Garbiketa: zolak, mahaiak, kadirak, errautsa, komoditateak eta beste garbiketa: arrastiritan 16:30etik 17:00etara eta 18:15etik 19:00etara EDO arratseko 18:15etik 19:30era (haurtzaintzatik landa). Langileak nahi duen formula hautatzen du.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara menperatzea beharrezkoa
- Jendeen arteko harremanetarako gaitasunak beharrezkoak
- Garbiketa lanetan aritzeko ohitura eta gustua ukaitea
- Jende arduratsua eta motibatua izatea
- Eskola edo ikastola batean esperientzia ukaitea positiboa litzateke baina esperientziarik gabeak ere onartuko genituzke
Baldintzak
- Lan egunak: astelehen, astearte, ostegun eta ostiralak
- Ordezkapen kontratu mugatua, martxoaren 9tik, 10 oren astean (gutienez martxoaren 24a arte)
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitza aurkezteko: Basabúrúko ikastola"€“ Sala etxea"€“ 64470 ALOZE / basaburuko.ikastola@gmail.com / 06 87 49 93 30 (Argitxu)