Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Berria egunkarian
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Berria egunkariak kazetari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Martxoaren 10a | ± 38 s
Eginbeharrak
Berria egunkariko Baionako delegazioak kazetari bat bilatzen du kultura eta bizigiro sailetan aritzeko.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskarazko alfabetizazio maila ona
- Kultura eta bizigiro sailetako gaietarako interesa eta ezagutzea
- B auto gidabaimena
Baldintzak
- Denbora erdia kultura sailean eta denbora erdia bizigiro sailean
- Lehenbailehen hasteko
- Epe bateko kontratua hastapenean, mugagabea bilaka daitekeena
- Lansaria: tokiko komunikabideetako kazetarien lan hitzarmenaren araberakoa
- Lanlekua: BERRIA eta Ipar Euskal Herriko Hitzako Baionako egoitza
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak apirilaren 7rako bidali: lapurdi@berria.eus helbide elektronikora edo postaz, ondoko helbidera: Euskal Komunikabideak, Lisses karrika, 3. 64100 Baiona
























