Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza AEK elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Hazparneko AEKk arduradun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Ekainaren 5a | ± 51 s
Eginbeharrak
- Gau Eskolan klaseak eman
- Neguko eta udako eskola oporretan ikastaldiak eman
- Gau Eskolako arduraduna izan: antolaketa lana, administrazio lana, elkartearen bizia kudeatu (barne zein kanpo animazioak antolatu, KORRIKA, bulegoarekin harremanak...).
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraz: EGA maila
- Frantsesez: maila ona
- Hazparneko eskualdearen ezagutzea
- Irakasle aritzeko oinarrizko gaitasuna (formakuntza eskaini daiteke)
- AEKren helburuak, baloreak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu
- Informatikako ezagutzak: Open Office, datu basea(formakuntzaeskainia), posta elektronikoa eta Internet
- Proiektuen kudeatzeko gaitasuna eta antolaketa gaitasuna
- Harremanetarako, talde dinamizaziorako eta lan taldeetan aritzeko gaitasuna
Baldintzak
- Denbora erdia, 17,5 ordu astean
- Kontratu mugatua 2023ko irailetik 2024ko agorrilera,ondotik mugagabea bilaka daitekeena
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak (CV eta motibazio gutuna)2023koekainaren 16abaino lehen helarazi behar dira AEK-ko bulegora, Marengo karrika 22, BAIONA
Info +: 05 59 25 76 09