Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak hainbat irakasle xerkatzen ditu 2023-24 ikasturterako. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Ekainaren 13a | ± 23 s
Eginbeharrak
Seaskak, 2023-24 ikasturterako Seaskako kolegioetan eta lizeoan irakasteko ondoko irakasgaietan hainbat irakasle beharra ditu:
- Euskara
- Frantsesa
- Gaztelera
- Ingelesa
- Musika
- Arte
- Matematika
- Biologia
- Fisika
- Gorputz Heziketa
Eskaturiko gaitasunak
- Irakasgaiari doakion lizentzia edo masterra ukan
- Euskaraduna
- Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko irakaskuntzan
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnek motibapen gutuna, curriculuma eta diplomaren kopia igor ditzatela, lehenbailehen eta ekainaren 21a aitzin, seaska@ikastola.eushelbidera idatziz.