Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Bardozeko ikastolak talde pedagogiko batean sartzeko eta eskolatutako haurrekin lan egiteko langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Ekainaren 29a | ± 30 s
Eginbeharrak
- Haurrak zaindu eta lagundu eguneroko aktibitatean
- Irakaslearekin parte hartu haurren animazioetan
- Lo denboretan, pausa denboran edota haurtzaindegian, haurren segurtasuna mantendu
- Eguerditan, mahaia eman, janaria banatu haurrei eta lagundu jateko, baxerak eta garbiketa egin
- Arratsetan haurtzaindegia eta lekua garbitu
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraduna izatea
Baldintzak
- Kontratu mugatua (2023.09.01"€“ 2024.07.05)
- Lan denbora: 20 oren astean, astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculuma eta motibapen gutuna bidali behar dira: xarneguikastola@gmail.com
Argibide gehiagorako: 06.85.29.15.58

























