Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. SEASKAk Ahalmen urriko haurren Laguntzaileak xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Ekainaren 29a | ± 58 s
Eginbeharrak
SEASKAk 2023-2024 ikasturteko Ahalmen urriko haurren Laguntzaileak (AESH) bilatzen ditu.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analizatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Pertsonen laguntzaile edo "Aide à la personne" kalifikazioan sartzen diren diplomak ukaitea; edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.
Baldintzak
2023ko irailaren 4tik, kontratu mugatuan, astean 25 orduz aritzeko:
- Alozeko ikastolan
- Angeluko ikastolan
- Azkaineko ikastolan
- Baionako Oihana ikastolan
- Bidarteko ikastolan
- Hazparneko ikastolan
- Hiriburuko ikastolan
- Kanboko Ikastolan
- Miarritzeko Ikastolan
- Ortzaizeko ikastolan
- Uztaritzeko ikastolan
- Baionako Eztitxu Robles kolegioan
- Baionako Etxepare Lizeoan
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnek motibapen gutuna + curriculuma + diplomaren kopia helaraz ditzatela
2023ko agorrilaren 20ko (azken epea): SEASKA"€“ Nere Pentzea, route de la Pouponnière bidea"€“ 64250 KANBO edoseaska@ikastola.eushelbidera idatziz.

























