Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Arberoako ikastolak ABLA langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Uztailaren 17a | ± 44 s
Eginbeharrak
- Haurren eta familien harrera egitea
- Haurraren autonomia sustengatzea (janzteko, garbitzeko, jateko,?)
- Haurraren segurtasuna eta ongizatea zaintzea
- Gelako lanetako prestakuntzetan irakaslea laguntzea
- Gelan, irakasleak prestatutako lan/aktibitate baten bidez haur talde bat laguntzea
- Jantegian, haurren jarrera eta autonomia sustengatzea
- Ikastolaren garbiketa egitea eta materialaren behaketa egitea
- Haurtzaindegi denboran, haurrak zaintzea eta aktibitateak proposatzea
- Ikusgarrietan eta ateraldietan, irakasleak eta haurrak laguntzea
- Hilabetean behin, kontzertazioetan parte hartzea
- Formakuntzetan parte hartzea
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara menperatzea
- Haurrekin lan egiteko gaitasuna
- Talde lanean parte hartzea
- Arberoa ikastolako proiektua zaintzea (Komunikazio Ez Bortitza)
Baldintzak
- 23 oren/astean lan egiteko
- 2023ko irailaren 1etik goiti.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatua bazira deitu: Joana 06.79.41.64.47

























