Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Integrazio Batzordea elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Integrazio Batzordeak sozial arloko langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Uztailaren 18a | ± 53 s
Ahalmen urritasun bat duten ikastoletako haurren familiak laguntzen dituen Integrazio Batzordea elkarteak sozial arloko langile bat bilatzen du.
Eginbeharrak
- Familiak sustengatu eta ahalmen urritasunari buruz kontseilatu
- Familiak, desmartxa administratiboetan lagundu
- AUDEko dosierrak segitu
- Ahalmen urritasunari buruz sentsibilizazioa landu
- Hezkuntza taldeko bilkuretan eta eskolatze segipen bilkuretan parte hartu
Eskaturiko gaitasunak
- Baxo maila, sozial arloko formakuntza batekin, ahalaz elbarritasunaren ezagutza onarekin
- Mintzatzeko eta idazteko aisetasuna
- Euskara eta frantsesa menperatzea ahoz eta idatziz
- Tresna informatikoa erabiltzeko eta elkarte bizian aritzeko esperientzia
- Harremanetarako aisetasuna, autonomo eta antolatua izatea.
- Gidatzeko baimena eta ibilgailua
Baldintzak
- Kontratu mugagabea, 26 orenekoa, berantago denbora oso baten ukaiteko aukera
- 2023ko iraileko 1etik goiti hasteko
- Hitzarmen kolektiboaren araberako lansaria
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculuma eta motibapen gutuna igorri uztailaren 31 aitzin helbide honetara:gizab@integrazio-batzordea.eus

























