Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Etxepare lizeoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Baionako Bernat Etxepare lizeoak hezitzaile bat eta zaindari bat xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Uztailaren 18a | ± 30 s
Baionako Bernat Etxepare lizeoak hezitzaile bat eta zaindari bat xerkatzen ditu 2023ko agorrilaren 28tik goiti.
Eginbeharrak eta baldintzak
- Hezitzaile bat, denbora osoz, barnetegian lan egiteko. Lan kontratua mugagabea, 4 hilabeteko entseguarekin.
- Zaindari bat, barnetegian zainketa gauero 20:00etarik 23:00ak arte, astelehenetik ostegunera. 10 hilabeteko kontratu mugatua.
Eskaturiko gaitasunak
Euskalduna izatea
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek hautagaitza (motibapen gutuna eta curriculuma) igor dezatela,lizeoa@betxepare.eushelbidera agorrilaren 10a aitzin.
























