Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Alda elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Aldak mobilizazio/logistika arduradun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Agorrilaren 23a | ± 57 s
Aldak mobilizazio/logistika arduradun bat bilatzen du ekitaldiak edo ekintzak antolatzeko, boluntario taldeen kudeatzeko, eta hauei lotutako lan taldeen koordinatzeko.
Eginbeharrak
- Aldak antolaturiko hainbat jardueraren antolaketa segurtatu
- Logistika
- Gertakarigintza
- Boluntario taldeen koordinazioa eta sustapena jardueren egunean berean zein ekintza eguna aitzin
- Aldak buruturiko ekintzen antolaketan parte hartu
- Ekintza ez-bortitzen koordinazioa
- Bera hartan formatu ondotik, koordinatzailegaien formakuntza segurtatu
- Lan taldeen garapena eta autonomia-hartzea lagundu
- Boluntarioen erakartzea
- Formakuntza teoriko eta praktikoak
- Boluntarioen jarraipena
- Elkartearen material logistikoa kudeatu
Eskaturiko gaitasunak
Arlo hauetako batean edo gehiagotan esperientzia ukaitea:
- Logistika
- Mobilizazioa
- Gertakarigintza
- Ekintzen koordinazioa
- Talde sustapena
- Elkarte bizitza
- Praktikotasuna
- Harremanetarako gaitasun ona
- Pertsona zorrotza eta autonomoa
- Frantsesaz gain euskararen menperatzea (idatziz, ahoz) balioetsiko da
Baldintzak
- 12 hilabeteko kontratu mugatua
- 35 oren asteko
- Lansaria: lanbide-arteko gutieneko soldata (SMIC).
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak info@alda.eus helbidera igorri irailaren 4ko astelehena aitzin. Langile hartzea udazkeneko bete behar da.
























