Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Itzuli konpainian
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Itzuli antzerki konpainiak ekoizpen arduradun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Agorrilaren 26a | ± 41 s
Eginbeharrak
Zuzendari artistikoaren ondoan, konpainiaren aktibitateen kudeaketan eta hauen garapenean arituko da.
- Ekoizpena
- Hedapena
- Komunikazioa
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa menperatu
- Antolatua eta dinamikoa izan
- Harremanetarako gaitasunak erakutsi
- Entzuteko, aztertzeko eta egokitzeko gaitasunak erakutsi
- Autonomoa izan
- Word, Excel, Indesign tresnak menperatu
Baldintzak
- Denbora erdiko lanpostua (24 ordu astean), denbora osokoa bilaka daitekeena
- Kontratua eta lan-saria pertsonaren eta hitzarmen kolektiboaren arabera
- Ordu batzuk telelanean egiteko aukera
Xehetasunak eta hautagaitzak
Izena emateko, igorri zure curriculuma aurkezpen testu labur batekin ondoko helbidera: itzulikia@gmail.com. Epea: Irailaren 15a arte.
























