Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ahalmen urriko haurren laguntzaileak xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 6a | ± 49 s
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzea
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analizatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Pertsonen laguntzaile edo"€œAide à la personne" kalifikazioan sartzen diren diplomak ukaitea; edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.
Baldintzak
2023ko irailaren 4tik, kontratu mugatuan, astean 25 orduz aritzeko:
- Alozeko ikastolan
- Angeluko ikastolan
- Arberoako ikastolan
- Hazparneko ikastolan
- Biarritzeko Ikastolan
- Ortzaizeko ikastolan
- Senpereko ikastolan
- Uztaritze et Kanboko ikastolan
- Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan
- Baionako Etxepare lizeoan
- Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan, 32 orduko kontratua urritik goiti
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnek motibapen gutuna, CV bat eta diplomaren kopia helaraz ditzatela lehenbailehenseaska@ikastola.eushelbidera idatziz.
























