Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Baionako Hiriondo ikastolak langile laguntzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 6a | ± 45 s
Eginbeharrak
- Haurra bere autonomia eskuratzen lagundu,
- Garbitasuna eta haurraren segurtasun fisiko eta afektiboa zaindu,
- Irakaslearen laguntzailea bilakatu jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan
- Haurren kudeaketa bazkaria aitzin, momentuan edo gero baita pausa edo aire hartze denboretan,
- Haur talde baten kudeaketa eta animazioa
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara menperatzea beharrezkoa da,
- Haurraren beharra identifikatzea,
- Aktibitateen animazioan gaitasunak,
- Elkarlanerako gaitasuna eta malgutasuna,
- Segurtasun eta garbitasun legeak aplikatzea.
Baldintzak
- Lanaldi partziala 2023ko irailaren goiti
- 10 ordu astean (lan denbora finkatu behar da),
- Kontratu mugagabea.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatua baldin bazira, motibapen gutuna, curriculuma igorri LEHENBAILEHEN, ondoko helbidera idatziz:langileakpolo@gmail.com
























