Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Hiriburuko Ametza ikastolak animatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 12a | ± 56 s
Eginbeharrak
- Animatzaileak animazioa eta haurren osasuna eta segurtasuna zaintzen ditu eskolaldi inguruko denboretan.
- Haurrentzako lekuak eta materialak prestatu eta garbitu behar ditu.
- Eskolaldi inguruko harreraren parte gisa, langileak haurren zaintzan parte hartzen du eguerdiko pausan baita klase ondoko denboran ere.
- Haur taldeak errezibitzen eta animatzen ditu heziketa kiroletan, kultura eta arte jardueretan.
Eskaturiko gaitasunak
- Beharrezko kalifikazioak: HACCP metodoa, lehen sokorriak (HePS1), AIGA edo lehen haurtzaroko LGA
- Euskara menperatu
- 2 urtetik 11 urterako haurraren erritmoak eta beharrak ezagutu
- Eskolako egitura ezagutu
- Osasun eta segurtasun printzipioak ezagutu
- Animazio teknikak eta jokoak ezagutu
- Entzuteko eta behatzeko zentzumena
- Antolaketaren zentzumena
- Egokitzeko gaitasuna
- Harreman gaitasunak (ikasle, irakasle eta gurasoekin)
- Autonomia
- Iniziatiba
- Zorroztasuna
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculuma eta motibapen gutunaametzabulegoa@gmail.comhelbidera igorri behar dira.

























