Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak fisika-informatika eta matematika irakasle ordezkoak xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 12a | ± 36 s
Eginbeharrak
SEASKAk, 2023-24 ikasturterako fisika-informatika eta matematika irakasle ordezkoak bilatzen ditu.
Eskaturiko gaitasunak
- Irakatsi behar den gaiaren lizentzia edo masterra ukan
- Euskaraduna
- Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko irakaskuntzan
Baldintzak
1.Baionako Etxepare lizeoan:
- Fisika/Informatika irakasle ordezko bat
- Denbora osoz
- Ikasturte guzirako
2.Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan:
- Matematika irakasle ordezko bat
- Denbora osoz
- 2023ko irailaren 25etik -> hilabete baterako.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnak motibapen gutuna, curriculuma eta diplomaren kopia igor ditzatela Seaskara, lehenbailehen:seaska@ikastola.eus.
























