Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Moneta elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Monetak ekitaldietarako laguntzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 12a | ± 01 min 31 s
Eginbeharrak
Komunikazio Poloaren baitan, ekitaldiaren arduradunaren ardurapean, urteroko Eusko Egunaren antolaketan parte hartuko duzu"€“ Euskoaren eguna, apirilak 20an izanen dena Ezpeletan. Besta herrikoi handia zentzu eta balorez betea, harremanak sortzeko eta trukatzeko toki garrantzitsua, dinamika kultural, ekonomiko, baserri munduko, dinamika alternatibo eta elkartasunaren arteko bidegurutzea da. Mintzaldi, sortzaile eta ekoizleen merkatu, haurrentzat animazio, ikusgarri eta kontzertuekin, 2023ko edizioak 1500 pertsona bildu zituen. Ikastaldi honen misioa aktiboki ekitaldiaren antolaketa koordinatzea izanen da, hala nola logistika eta antolaketa arloetan. Horretarako, planifikazioa, arlo guztietako solaskideekin harremanetan izan beharko zira, baita ere laguntzaileak kudeatu eta abar. Ekitaldi honez gain,"€œinformazio mahaietan" parte hartzea eskatuko zaizu: tokiko moneta terrenoan ezagutarazteko, eta lurraldearentzat ekartzen dituen onurak azaltzea.
Eskaturiko gaitasunak
- Ekitaldien antolaketan lehen esperientzia bat ukaitea
- Euskal Herriko ekosistema alternatiboaren ezagutza
- Tokiko moneta eta ekonomia sozial eta solidarioarekiko interesa
- Zorroztasuna eta polibalentzia
- Harremanetarako erraztasuna izatea
- Gehigarria: euskara jakitea
Baldintzak
- Ikastaroaren iraupena eta haste data 6 hilabete (hitzartua), ahalaz 2023ko azaroak 2an hasteko
- Ez profesionalizazio ez eta aldizkako kontraturik
- Ordainsaria izan daiteke
- Legezko ikastaroko ordainsaria.
- Tokia: Euskal Monetako bulegoa - Cordeliers karrika, 38 - Baiona
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculuma eta motibazio gutunak igorri régis@euskalmoneta.org helbidera.

























