Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Ortzaizeko eskola publikoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Ortzaizeko herriak zerbitzu zibikoan aritzeko gazte bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 13a | ± 50 s
Eginbeharrak
- Irakasle taldearekin, euskara eta euskal kulturaren inguruko haurren proiektuak apailatzean parte hartu.
- Irakasle taldearekin, haurrei eta familiei zuzendutako kultura eta hezkuntza ekintzen antolaketan parte hartu (guraso/haur tailer jostagarriak antolatzea, familian kulturaren inguruko uneak partekatzeko jokoak elkarrekin sortzea?).
- Irakasle taldearekin, haurrei baita familiei ere zuzendutako elkarbizitzari sentsibilizatzeko uneak eta tresnak sortu, esperimentatu eta antolatu.
Eskaturiko gaitasunak
- 16 eta 25 urte artean ukan (30 urte elbarrituentzat)
- Euskara jakin
Baldintzak
- 2023ko irailaren 4tik, 9 hilabeterako
- 24 ordu astean
- Lan tokia: Ortzaizeko eskola publikoa
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuta bazarete, Ortzaizeko herriko etxera deitzen ahal duzue.
Info +: La Commission Enfance"€“ Haurtzaro batzordea. Ortzaizeko Herriko Etxea - Mairie d'OSSES. 64780 ORTZAIZE"€“ OSSES. Tél: 05.59.37.74.62
























